Lan-prozesuei buruz. Erlea Maneros Zabala eta Beatriz Herráezen arteko solasaldiaLan-prozesuei buruz

Artium Museoan 2022ko apiriletik irailera ikusgai izango zen The Voice of the Valley erakusketa prestatzen ari zen bitartean, Erlea Maneros Zabala artista orobat ari zen bere lehen katalogo monografikoa pentsatzen eta lantzen, hura argitaratzeko konpromisoa hartu baitzuen Museoak. Hain zuzen ere, 2023ko martxoan argitaratu zen The Voice of the Valley liburua, artista garaikide baten gaineko liburu konbentzionaletik haratago doan lana. Artium Museoaren zuzendari Beatriz Herráezekin elkarrizketan –liburuan jasoa–, Maneros Zabalak aditzera ematen ditu argitalpen biziki original hau sortzeko arrazoiak, Estatu Batuetako narratiba berriko idazle Dodie Bellamyrekiko adiskidetasun-harreman berriaren eragina, Filiep Tacq diseinatzaile grafikoaren egitekoa eta berriro erakusketako obren materialtasunean murgiltzeko zuen interesa, bestelako paisaia mota bat eratzeko, irudiz, ahotsez eta soinuz beteriko paisaia bat eratzeko. Artium Museoak eta Parisko Paraguay argitaletxeak lankidetzan argitaratu dute The Voice of the Valley, eta Les Presses du Réel eta IDEA Books etxeek banatzen dute nazioartean. 

Egin klik hemen edo irudian elkarrizketa osoa irakurtzeko