Words Like Love: Alphaville, First Scenes, 2017

Alejandro Cesarco, Words Like Love: Alphaville, First Scenes, 2017. Argazkia: Kyle Knodell
Alejandro Cesarco, Words Like Love: Alphaville, First Scenes, 2017. Argazkia: Kyle Knodell

Words Like Love: Alphaville, First Scenes 14 bider 48 oineko publizitate-hesi batean jarri zen, Jackson etorbidearen eta Queens Plazaren arteko bidegurutzean, Long Island Cityn. Lan hori Jean-Luc Godard zinemagilearen Alphaville (1965) filmaren hasierako eszenaren testu-interpretazioa da. Zientzia-fikziozko eta zinema beltzeko film enblematiko horrek superordenagailu batek kontrolatutako gizarte distopiko futurista bat deskribatzen du. Filma berriro gidoi batera itzultzean, gidoien funtzio deskribatzaile eta preskriptiboa azpimarratzen du proiektuak: kasu honetan, testuak bere ingurunea islatzen du eta, neurri batean, aurrean ikusten dugun errealitatea adierazten. Queenseko bidegurutze jendetsu batean duen kokapen nabarmenaren bidez, publizitate-hesiak adierazten du testuak espazio publikoan eta bizitza sozialean bitartekoak direla, eta, aldi berean, gaitasun kritikoak eta erresistentziazkoak aurkitzen ditu irakurketa- eta interpretazio-ekintzetan.

New Yorkeko SculptureCenter-en eskariz egina

Ingelesez eskuragarri.