2. kapitulua, V.W.

2. kapitulua, V. W performancea (Itziar Okariz, 2013) liburu bateko pasarte baten irakurketa errepikatua da. Errepikapen bat egiten den aldiro, aurreko irakurketako lehen hitza kentzen da, testua erabat desagertzen den arte.

Performance hau Virginia Wolfen Gela bat norberarena lanaren pasarte bat irakurtzeko gonbitaren ondorioa da. Hautatutako paragrafoa paisaia baten deskribapena da, baina deskribapen hori uzkurtu egiten da errepikapen bakoitzean egiten den kenketarekin, eta, azkenik, desagertu egiten da. Errepikapen batetik bestera aldatu egiten da nabarmendutako osagaia, eta, horrela, garrantzia duten osagai guztiez jabetzen da entzulea, baita esanahia duten osagai txikienez ere.

Itziar Okarizek aurkeztu zuen performance hau Artium Museoan 2022ko apirilaren 26an, 20. urteurrena ospatzeko

Jatorrizko hizkuntzan argitaratua