Pribatutasun Politika

DATUEN BABESA

Web orri honen bidez jaso daitezkeen datu pertsonalak Arabako Artium Fundazioaren ardurapeko fitxategi batean sartuko dira, AMAonline.eus webgunearen titularra den aldetik. Webgune honen helburu nagusia arte eta kultura garaikidearekin zerikusia duten testu garrantzitsuak argitaratzea da.
Nolanahi dela ere, Fundazioak datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna errespetatuko ditu, eta aipatutako xedearen arabera erabiliko dituela hitzematen du, legeak ezarritako baldintza guztiak betez.
Erabiltzaileak une oro erabili ahal izango ditu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezabatu, haien aurka egin, tratamendua mugatu eta datuak eramateko eskubideak, Arabako Artium Fundaziora idatziz:

Frantzia kalea, 24 – 01002 Vitoria-Gasteiz
Telf: 945-20 90 00 fax: 945- 20 90 49
dpd@artium.eus

Tratamendu jardueren erregistroa

Argi eta garbi adierazi beharko da eskaera, data eta sinadurarekin, bai eta jakinarazpenetarako helbidea edo helbide elektronikoa ere. Artium Fundazioak eskabidea egiten duen pertsonaren nortasunari buruzko arrazoizko zalantzak dituenean, NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia bat eransteko eskatu ahal izango du.