Lege-oharra

LEGE OHARRA

www.AMAonline.eus

Lege-ohar honen xedea www.AMAonline.eus orriaren funtzionamenduaren nondik norakoak arautzea da, Arabako Artium Fundazioak (aurrerantzean, Fundazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatua, F-98 erregistro-zenbakiarekin. IFK: G-01315530) sortua, informatzeko eta erabiltzaileek doan eta modu pertsonalean erabiltzeko.

Aurrerago adierazten den bezala, webguneko edukietara sartzea eta horiek erabiltzea erabiltzailearen erantzukizun esklusibo eta bakarrekoak dira, eta horrek esan nahi du erabiltzaileek lege-ohar honetan eta aipatutako dokumentazioan jasotako baldintzak ezagutu eta onartu behar dituztela.

www. AMAonline.eus domeinuaren titulartasuna Arabako Artium Fundazioarena da:

Frantzia kalea, 24 01002 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945-20 90 00 fax: 945- 20 90 49
museo@artium.eus

Eskubide guztiak erreserbatuta daude.
© egileak, VEGAP eta Arabako Artium Fundazioa.

ERABILERA

Ataria erabiltzeko erantzukizuna erabiltzailearena da. Atariko eduki jakin batzuetara sartzeko erregistroren bat egin behar bada, erabiltzailea izango da informazioa eta datu zilegi eta egiazkoak emateko arduraduna. Prozesu horretan, erabiltzaileari pasahitz bat ematen zaio, eta horren erabilera arduratsua eta konfidentziala egin beharko du.

Erabiltzaileak edukiak eta zerbitzuak egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du.

EDUKIAK

www.AMAonline.eus-eko edukiak erabiltzailearen esku jartzen ditu Fundazioak; eduki horiek bere iturrietatik zein hirugarrenetatik datoz.

Fundazioak edukiak ahalik eta kalitaterik handienekoak eta behar bezala eguneratuak izan daitezen zaintzen du, baina ez du bermatzen edukiak erabilgarriak, zehatzak, osoak, egokiak eta/edo eguneratuak direnik.

EDUKIEI BURUZKO OHARRA

AMAonline-k ahots ugari biltzen ditu museoen eta, bereziki, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren eginkizunarekin eta zereginarekin zerikusia duten gai guztiei buruz hausnartzeko eta ikasteko ahaleginean. Gune honetan argitaratzen diren testuek egileen iritziak baino ez dituzte islatzen, eta ez nahitaez museoarenak, berez organismo anitza eta askotarikoa baita.

JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEA

Arabako Artium Fundazioak erabilera-lizentzia du webgune honetan agertzen diren testuak eta elementu grafikoak erreproduzitzeko eta jendaurrean jakinarazteko. Erabiltzaileak aitortzen du eduki horiek Arabako Artium Fundazioari eta egile-izaera dutenei edo horien oinordekoei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideek babesten dituztela, jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legeriaren arabera.

Ez da inolako jabetza intelektualeko eskubiderik lagatzen www. AMAonline.eus-en gainean, eta berariaz debekatzen zaio erabiltzaileari ezer erreproduzitzea, eraldatzea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eskura jartzea, erauztea, berrerabiltzea, birbidaltzea edo erabiltzea, edozein bide edo prozedura erabiliz, salbu eta legez baimenduta badago edo dagozkion eskubideen titularrak baimentzen badu eta kasu zehatz bakoitzean hala adierazten bada.

Webgunearen bidez edukiak jendaurrean jakinarazteak ez du esan nahi, inola ere, jabetza intelektualeko eskubideak lagatzea, ukatzea edo eskualdatzea, osorik edo zati batean.

Fundazioak hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzen ditu, eta erabiltzaileen erantzukizuna da eskubide horiek edo beste erabilera-murrizketa batzuk zehaztea eta betetzea, babestutako elementuak kopiatu, transmititu edo erabili aurretik.

KANPOKO ESTEKAK

www. AMAonline.eus webguneak erabiltzaileen eskura jartzen du hirugarrenen jabetzako edo haiek kudeatutako Interneteko gune edo atarietarako sarbidea, eta ez du bere gain hartzen webgune horietan dauden eduki, zerbitzu eta edozein motatako materialekiko inolako erantzukizunik, baldin eta web gune edo atari horiek Fundazioak zuzenean kudeatzen ez baditu nahiz web honek esteken bidez (linkak) haietara bidali.

ERANTZUKIZUNA

Fundazioak ez du bere gain hartuko inolako erantzukizunik zehaztasunik eta gaurkotasunik ezagatik sor daitezkeen kalte eta galerengatik, ezta www.AMAonline.eus-eko edukiek edo horren bidez eskura daitezkeen beste eduki batzuek izan ditzaketen akatsak edo omisioengatik ere, eta ez du bere gain hartuko informazioak egiaztatzeko edo zaintzeko inolako betebehar edo konpromisorik. Era berean, ez du bere gain hartuko erabiltzaileek parte hartzeko dagoen edo gara litekeen zeinahi tresnaren bidez emandako iritzien ardura ere.

Era berean, Fundazioak ez du bermatzen www.AMAonline.eus-en funtzionamenduaren erabilgarritasuna, jarraitutasuna eta hutsezintasuna eta, ondorioz, ez du inolako erantzukizunik, indarrean dagoen legeriak baimentzen duen gehieneko neurrian, webgunearen funtzionamenduaren erabilgarritasunik edo jarraitutasunik ezagatik edo sarbidean izandako akatsengatik sor daitezkeen era guztietako kalte-galerengatik.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Erabiltzaileak eta Fundazioa, legokiekeen beste edozein foruri uko eginez, Vitoria-Gasteizko (Araba) epaile eta auzitegien mende jartzen dira, lege-ohar honen interpretazioan sor daitekeen edozein eztabaidari dagokionez.