Gerorako gorde

Museoaren etorkizunak hitzaldi-sortaren testuinguruan, Asier Mendizabal artista bisualak gogoeta egiten du nola iraganeko iragarpenetara itzuliz bakarrik jakin dezakegun ea egokiak izan ziren, edota etorkizunean beren betearazpena sortzeko behar besteko indarra izan zuten. Mendizabalek dio «paradoxa horrek bultzatzen nau, printzipioz, museoaren etorkizunez hitz egiteko gonbidapenaren borondate prospektiboari uko egitera, eta, apalago, nire lana museografiaren, bildumaren eta kanonaren kontuekin gurutzatu den une batzuetan arreta jartzera». Ibilbide horretan, Mendizabalek bi ideia bota ditu: «bilduma oro material-pilaketa kontingentea da nahitaez» eta «etorkizunean gure oraingo hautuez sintoma gisa egingo dituzten irakurketek bihurtuko dute kontingentzia hori esanguratsu eta bilduma bat kontakizun».

Asier Mendizabal (Ordizia, 1973) artista bisuala da eta hainbat hezkuntza proiektutan parte hartzen du; aldi berean KKHn Stockholmeko Royal Institute of Art-en eskultura irakaslea da eta JAIren ikasketa-batzordeko kidea.

Hitzaldia (euskaraz)